Baztan Eguna egin nahi dute Mexikon maiatzaren 1ean

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

Mexikon bizi diren baztandarrak ez dira guti, eta dagoeneko hasiak dira aurtengo Baztan Eguna prestatzen. Aitzineko urteetan bezala, maiatzaren 1ean izanen da..

Egun berezia, dudarik gabe, Baztango jendearentzat. Badira urteak besta hau antolatzen dela, eta urtetik urtera sendotuz joan da. Hastapenetan, familia giroan egiten zen besta zena, gaur egun Mexikon bizi den baztandar ugariren bilgune bilakatu da.

Ekitaldiak DFko Euskal Etxean eginen dira, Mexikoko hiriburuan. Egunari hasiera emateko meza izanen da eguerdi partean, eta ondotik bazkaria eginen dute. Musean ere arituko dira eta animazioa sortzeko ez da ez dantza, ez kanta eta ez musikarik faltako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun