Aste Sainduan turismo etxeak bete-beteak

Maite Oteiza 2007ko apirilaren 16a

Bertze urte batez Aste Sainduko opor-egunetan turisten bisita nabaria izan da gure inguruan.Okupazioa hagitz altua izan da, etxe ruralak %100 okupatu dira, eta turistei aukerak emateko Anizko eta Zigako landetxeek bisita gidatuak antolatu zituzten.

Alde batetik, lehenagoko bizimodua nolakoa zen erakuste aldera, mendialdeko herri ttikietako historia, ohitura, kultura eta bizitzeko eraren berri eman zieten bisitariei. Gure herriek izandako garapena ere azaldu zuten.

Bertzetik, Anizko Jauregian esnearen prozesua nolakoa den azaltzen zuten: esnea jeizten denetik jogurtak eta gasnak egin arteko prozesua. Akitzeko, Zigako Etxe Zurian baztan-zopak datastzeko aukera eskaintzen zuten igandean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun