Baztandarren Biltzarrak aukeratua du dagoeneko 2007ko edizioa iragarriko duen kartela. Sortzez eta bihotzez katalana, baina 21 urterekin Elbetera etorri zen Siscu Simon Riverak irabazi du. Gaur egun Uharten bizi da, baina oraindik Baztanekin harreman haundia mantentzen du. Duela hiru urtetik Iruñeko Bermer&Co diseinu enpresan egiten du lan.
Kartelaren izenburua «Ni behia, eta zu zer zara?» da, eta diseinu aldetik, aitzineko aldietako kartelekin konparatuz nahiko desberdina. 500 euroko saria jasoko du. Aurtengoan iaz baino lan kopuru gehiago aurkeztu dira, 30etik goiti.
Epaile lanetan bortz lagun aritu dira: Itziar Mena diseinugile eta argazkilaria (Foto Mena), Totu Iturzaeta diseinugilea (Kulturkari), Amaia Iturralde (joan den urteko kartelaren egilea) eta Gotzone Sanzberro eta Jexux Baylon (Baztandarren Biltzarreko marketin arduradunak).