Saneamenduak Elbeten eta Elizondon

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 16a

Elizondoko Giltxaurdi auzoko eta Elbeteko Elbetegaraia eta Autxitxiako saneamenduko sare-horniketako obrak laster akituko dira.Lan hauek egin ondotik, Elizondoko Antzanborda auzoa bakarrik geldituko da egiteko. Giltxaurdiko obrak 54.020,30 euroko aurrekontua dute, eta horietatik 35.586,66 Nafarroako Gobernuak ordainduko du. Elbetegaraia eta Autxitxiako obrek 68.690,21 euroko gastua dute eta laguntzarekin 45.269,94 euro ordainduko da.Aipatutako bi proiektuek 2005- 2008ko Tokiko Azpiegituren Planean sartzen dira, Erratzun laster hasiko diren edateko ur sarearen berritze lanekin batera. Azken lan hauek, aitzinekoak bezala, Doneztebeko Obras y Preparacion de Terrenos SL enpresak eginen ditu.

Bertzalde, Erratzuko Argin baserrira joateko errepidea ere berrituko da, 38.760 euroko aurrekontuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun