Apirilak 2an Baztango Udalak eta Junta Generalak, azken batzarrak egin zuten maiatzaren 27ko hautesundeen aitzinetik. 14 herrietako alkate juradoek bi urteko kargua hartu zuten. 15. herriak, Elbetek, ordezkaririk gabe jarraitzen du. Zenbait zinegotzien agurra ere orduan egin zen, ez direlako aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara.
Udalaren batzarrean, 0-3 urteko haur eskolako obrak Iruñeko Moldadia enpresari eman zizkioten, 1,121.391,86 eurotan, aurkeztu zen enpresa bakarra izateagatik.
Bertzalde, Baztango Udalean ordezkaritza duten alderdiek ez zuten harrobiaren inguruko iritzirik eman nahi izan. Ez EAk, ez UPNk ere.