Martxoaren 20an, Kontseiluak eta Baztango Udalak Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzeko hitzarmena berritu zuten. Ekitaldia Baztan Balleko Etxeko sabaian egin zen, eta ber-tzeak bertze, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia eta Udaleko ordezkaritza bildu ziren. Kontseiluak «eredugarritzat» jo zuen Udalak proiektua mar-txan jarri izana. Eta udal- ordezkaritzak,«euskaraz bizitzeko ametsa errealitate bihurtzeko guztion inplikazioa beharrezkoa» dela erran zuen.