Menpekotasun Legeari buruzko jardunaldiak

Maite Oteiza 2007ko martxoaren 23a

Adinekoendako laguntzei buruzko informazioa eskaintzeko, hainbat saio antolatu dira. Menpekotasunaren Legearen harira, hurbileko informazioa eskainiko da, laguntzak non eta nola eskatu behar diren azalduz. Hizlaria Mirentxu Goienetxe gizarte langilea izanen da. Saioak ortzegunean Elizondoko Arizkunenean, ortziralean Arizkunen Elkartasuna Elkartean eta apirilaren 2an Urdazubiko Ikastetxe Publikoan izanen dira, kasu guztietan 18:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun