Bosgarren batzarraren ondotik alkaterik ez Elbeten

Maite Oteiza 2007ko martxoaren 23a

Elbetek alkaterik gabe segitzen du martxoaren 11n egindako bortzgarren batzarrean hautagairik aurkeztu ez zelako. Bilkurak partehar-tzearen aldetik arrakasta ttikia izan zuen, bi lagun baino ez baitziren agertu. Batzarrean izan ziren Baztango Junta Generaleko presidentea, Virginia Aleman eta Santiago Aldako alkateordea. Batzarrera joan ziren bi herritarrek, ordea, ez zuten hautagai izateko asmorik. Baztango Junta Generalak apirilaren 2an eginen du legealdiko lehen bilera, eta orduan hartuko dute bi urteko kargua 14 herrietako alkate juradoek. Elbetekoa zein ote den jakiteko zain egon beharko da eta hurrengo asteetan zer gertatzen den ikusi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun