Iñigo Arista marrazki eta idazlan lehiaketan saritua

Maite Oteiza 2007ko martxoaren 23a

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak Elizondoko San Francisco Javier Ikastetxeko ikasle Rakel Pardoren idazlana saritu du, Iñigo Aristak zuzendutako idazlan eta marrazki lehiaketan. Iñigo Arista Kultur Taldeak urtero Nafarroako 5.mailako ikasleentzat Nafarroan barna kultur ibilaldiak antolatzen ditu, Nafarroako geografia, kultura eta historia ezagutzeko asmoz. Ibilaldia egin ondotik, programan parte hartu duten ikasleek marrazki edo idazlan bat egiten dute, egindako ibilbidean ikusitakoa adieraziz. Aurtengoa 26. edizioa izan da eta 4.439 ikaslek parte hartu dute. Horietatik sarituak 30 izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun