Jabier Ziga margolariaren obra hedatzeko asmoz, bere izena eramanen duen fundazioa sortu zuten mar-txoaren 9an Iruñean. Funtsean, museo bat eraiki nahi dute. Fundazioko arduren banaketa ere egun berean jakinarazi zuten: lehendakaria Gurutze Ziga izanen da, artistaren alaba, Migel Ziga, semea, batzordekidea, eta honekin batera bertze hiru: Dolores Meoki, margolariaren iloba, Jose Antonio Arnedo, artean espezializatutako liburu-saltzailea, eta Alberto Belzunegi, abokatua. Idazkari lanetan, Historia Katedratikoa eta artearen historiako irakaslea den Pello Fernandez arituko da. Gaineratu zutenez, artistaren obra non jarriko den zehaztu artean ganbaran kokatuko dute.