Irurita eta Elizondo arteko errepide zati berria nolakoa izanen den zehaztu du Nafarroako Gobernuak. Arraiozko saihesbidean hasi eta Elbeten akituko dela adierazi zuen Alvaro Miranda Herri Lan kontseilariak martxoaren 19an Baztango Udaletxean egindako aurkezpenean. Errepideak 5,9 kilometro izanen ditu, aurkeztu ziren lau proiektuetatik laburrena, eta merkeenetarikoa, 9,55 milioi euroko aurrekontua. Lanen kontratazioa 2007 bukaeran egitea espero da, hartara, 2009ko udan irekia egonen litzateke