Martxoaren 17an Iruritako Damasio Zabaltza kultur gunean ekitaldi politikoa egin zuen eskualdeko ezker abertzaleak. «Bidean aurkitzen dituen oztopoen gainetik lanean segituko duela» azaldu zuen, eta «hurrengo hauteskundeetara aurkezteko asmoa» duela iragarri. Bere egitasmoak zein izanen diren ere adierazi zuen, eta heldu diren udal-hauteskundeak «ibilbide berri baten mugarria izan behar dutela» iritzi. Ekitaldian, Bortziriak, Baztan eta Malerrekako 170 lagun inguru elkartu ziren.