Galdu badu ere Txaruta finalerdietan

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 22a

Hernaniren aurka arituko da berriz ere, eta aukera gutti dituzte finalean sartzeko

IV. Berria Txapelketa azken txanpan sartu da heldu den asteburuan finalerdiak jokatuko baitira Zazpi Iturri eta Irurtzunen artean, eta Txaruta eta Hernaniren artean.

Aitzineko kanporaketan baztandarrek galdu zuten baina galtzaileen artean puntuazioa hoberena izaki finalerdietarako gelditzen zen laugarren txartela lortu zuten. Hala ere baztandarrek aukera gutti izanen dute berriz ere aitzineko kanporaketan galdu zuten Hernaniren aurka arituko baitira. Gazte eta helduen mailan, bi taldeen arteko partiduak orekatuak izan baziren 22-21 eta 22-18 hurrenez hurren Hernaniarren alde, kadetetan 22 eta 1 irabazi zuten. Hortaz kontuak egiterakoan Gipuzkoarrak 66 eta 40 gailendu ziren. Kadete mailan ikusi den aldea kontuan hartuta baztandarrei oso zaila eginen zaie finalera pasatzea. Finalerdi hau igande goizeko 11:00tan jokatuko da Donostiako Altzan, eta bertzea, Irurtzun eta Amezketaren artekoa larunbat arratsaldeko 17:00etan Zugarramurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun