Xabier Altzugarai, duela urte bat Garfe enpresarekin kontratu profesionala sinatu zuen pilotari almandoztarra, Asperekin saiatuko da heldu den astelehenean Tolosan. Gipuzkoako enpresaren web orrian iragarrita bezala Auxkinekin batera, Bazletena eta Azpetegiaren aurka arituko da, baina ortzirale goizean konfirmatzekoa zegoen oraindik. Garfe eta Aspe elkarrekin lan egiten duten enpresak dira, maiz lehenarekin ongi aritzen diren pilotariak Aspera pasatzen dira. Oraindik ez da Xabierren kasua, baina joan den udan izan dituen emaitza onak Aspeko pilotariekin aritzeko aukera eskaini dio.
Almandoztarrarekin hitz egin dugunean erran digunez, bere ustez profesionaletan pasatuko lehen urte huntan ikasten segitu du, baina hala ere asteleheneko partida ez duela gauza handirik erran nahi adierazi digu.