Omenaldia Oihana Altunari Lekarozko institutuan

Maite Oteiza 2007ko martxoaren 13a

TTIPI TTAPA

Otsailaren 28an N-121A errepidean auto-istripuz zendu zen Oihana Altuna Lekarozko institutuko irakaslea gogoan, omenaldi beroa eskaini zioten institutuan. Ikasleek aurreskua dantzatu zuten, eta txalaparta doinuak ere aditu ziren. Irudian institutuko lankideek lore sorta eskaini zioteneko momentua. Ekitaldiara jende andana hurbildu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun