Baztandarren Biltzarraren lehiaketako saridunak

Maite Oteiza 2007ko mar. 13a, 11:38

Baztandarren Biltzarrak antolatutako bertso-papera,esaldiak eta karta lehiaketan, saridunak ezagutzera eman zituen gan den astean, eta ortziralean Elizondoko Arizkunenean sari banaketa egin zuen.

Bertso-papera sailean eta adinaren arabera, hau izan zen sailkapena: 9 urtekoetan Erra-tzuko Itxaso Elizetxe eta Jone Uriarterentzat. 10 urtekoetan Berroetako Ainhoa Juanikorena eta Elizondoko Manex Erneta izan ziren sarituak. 11 eta 12 urtekoetan Erratzuko Uhaina Apezetxe eta Xabier Uriarte. Bakoitzari Bertizko Abentura Parkerako bina sarrera eta lote desberdinak eman zizkioten.

Esaldien sailean Iban Larretxea elizondarrak eraman zuen saria.Karta lehiaketan sariduna Elizondoko Jon Barberena izan zen. Batek zein bertzeak bi lagunentzako afaria eskuratu dute Eskisaroi jatetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun