Baztandarren Biltzarra elkarteak baztandarren besta iragarriko duen kartel lehiaketa abian paratu du, aitzineko urteetako lema izanen duena: Euskarak batzen gaitu. Testu hau ere agertu beharko da: Baztandarren Biltzarra 07, Elizondon uztailaren 22an. Saridunak 500 euro jasoko ditu, eta kartelaren gehienezko neurria 50x70 cm-koa izanen da. Lanak aurkezteko epea mar-txoaren 22an akituko da.