2007ko Haur Kantari Jaialdia dagoeneko martxan dago. Lehen saioa Lur diskotekan izan zen, gure eskualdeko zortzi partaideekin. Eserleku guztiak okupatu zirenean eta Xorroxin irratiko esatariek, Fermin Gartxitorena eta Nerea Altzurik hasiera eman zioten aurkepenari. Oholtzera atera zen lehena,Baztan ikastolako Ttuku-ttuku taldea izan zen. Baztango bertze taldea Erratzu, Arraioz eta Iruritako Xixo Taldea izan zen. Doneztebe, Bera eta Zubietako partaideak ere kantatu zuten,