Gori-gorian dago Erdizen egin nahi den harrobiaren afera. Gai inportantea,delikatua eta ondorio larrikoa izanik, leku guztietan Erdiz harrobia agertzen zaigu.Gai honetan ezin da inor inmune gelditu, ekar dezakeen ondorioengatik.
Magna enpresa poliki -poliki ari da sartzen Baztanen,hasieran kirolaren bidez, Baztango Kirol Taldean, neskeen eskubaloian, orain C.D.Baztanekin sinatu berri duen akordioarekin. Gure eskualdeko euskal komunikabideetan, Ttipi-tapa aldizkaria eta Xaloa telebista, adibidez eta seguru aski sorpresa gehiago emanen dizkigu, azken finean dirua baino boterotsuagoa ez dakit nor edo zer den.
Martxoko bigarren astean, etxez etxe trIptikoa banatzen ari da, Baztan osoan, dagoeneko Erratzu, Iruritan, Zigaurren banatuak daude. Parean, berriz, Erdiz Bizirik plataformak herri guzietan batzarreak antolatu behar ditu, dagoeneko zenbait herritan eginak, bere postura, argumentoak eta informazioa herritar guztiengana zabaltzeko asmoz. Heldu denlarunbatean, martxoak 24, Elizondon eginen den manifestaziorako deia egin dute, 16:00etan, Erdiz utzi pakean, erdiz bizirik errateko.