Nafarroako Gobernuko Ingurumen Sailak Txokotoko presaren altuera jaustea proposatu du. Iparraldeko Hidrografia Konfederazioaren laguntzaz martxan jarri duen errekak berreskuratzeko programaren barne egin du proposamena. Bertzeak bertze, erabiltzen ez diren presetan ari dira neurriak hartzen, eta helburua amuarrain eta izokinei Bidasoa ibaian pasatzean bidea libre uztea da. Txokotoko presaren altuera ez da, Baztanen egin nahi den egitasmo bakarra. Ber-tze bi presa ere bota nahi dituzte: Lekarozko zubiaren azpian dagoena eta Opokakoa. Baztango Udalak, bere aldetik, gaia Ekologia eta Ingurumen Batzordearen esku utzi du.