Talde gutti baina maila ona Haur Kantari Jaialdiko lehen saiorako

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 7a

Eskualdeko 3 bakarlari eta 4 talde aritu ziren oholtza gainean

2007ko Haur Kantari Jaialdia larunbatean hasi zen Lur Dantzalekuan. Bertan gure eskualdeko ordezkariak aritu ziren, Baztango, Berako eta Doneztebeko bakarlari eta taldeak. Aitzineko urteetan baino kantari guttiago aritu ziren, baina mailari dagokionez aitzineko urteetan bezain ongi aritu ziren. Lehen saio huntan 3 bakarlari aritu ziren, Nahiara Aizpuru, Hertzainaken Ispiluaren aurrean kantatuarekin, Garbiñe Olazar, Sugan taldearen Maitatzen zaitudalako kantuarekin eta Izaro Iriarte Xabier Leteren Xalbadorren heriotzan kantuarekin. Taldeen sailean lau izan ziren, Xixo taldeak, Sorotan Beleren Arratsalde honetan eskainiko zuen, Ttuku Ttuku taldeak, Goizian argi hastian Etxaun Iruriren kantua, Axuriak taldeak, Maitasun Hitzak kantu herrikoia eta bukatzeko, Laruna taldeak, Moro katuaren kanta. Aurtengo edizioaren bigarren hitz ordua heldu den larunbatean izanen da Lizarran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun