Erdiz Bizirik, Magnesitas Navarra enpresak Artesiagan egin nahi duen harrobiaren aurkako taldeak, manifestazioa deitu du martxoaren 24erako. Arratsaldeko 16:00etan aterako da Elizondoko foru plazatik, eta herrian barna ibili ondotik abiapuntura itzuliko dira. Leloa taldearen izena bezalakoa izanen da “Erdiz Bizirik”. Ahal bezain bat atxikimendu lortu nahian, asteazkenean, baztango hainbat eragile eta alderdi politikoei gutunak bidali dizkiete.
Momentuz bi dira atxikimendua erakutsi dutenak, Jo ala Jo kilutur taldea eta Baztango Ezker Abertzaleak. Azken hunek, onartzen du lurazpian dagoen aberastasuna interes handikoa dela Magnarentzat, eta lan postuen argudioa kontuan hartu behar dela erabakia hartzeko orduan, baina garrantziagoa iruditzen zaio ondarea eta ekosistemaren oreka babestea. Gaineratzen duenez, Artesiaga oso garrantzitsua da abelzaintzan, eta landare eta ihizien biziraupenean. Hortaz babes bereiziko bi zonatan sartzen da Aldudeko interes amankomuneko lekuetan, LIC delakoa
Gai honekin lotua Erdiz Bizirik plataformak bertso afaria antolatu du heldu den ortziralean Damaso Zabaltza zentro zibikoan Jon Barberena, Jon Elizetxe eta Julen Zelaietarekin.