Baztan Kirol Taldeko emakume seniorrek Maila Nazionalera igotzeko aukera dute

ttipi-ttapa 2007ko mar. 6a, 16:17

Utzitako argazkiak

Lehen mailan aritzeko, aurrekontua estaltzen lagunduko duten babesleak behar ditu

Gan den urtean bezalaxe, Baztango Kirol Taldeko emakumeen senior taldea nagusi izan da Nafarroako Bigarren maila Nazionalean. Berdinketa bat bazterrera utzita, bertze partidu guziak irabazi ditu. Nafarroako liga hori irabazi ondotik, Lehen Maila Nazionalera igotzeko sektorea Logroñon jokatu zuten, Zarautz, Gaztela Leongo Aula Cultural Yarbiss eta Aragoiko Maristas Orange taldeen aurka. Gan den urtean Elizondon jokatu zen sektorea eta ez zuten partidarik irabaztea lortu, bi galdu eta bertzea berdinduz. Logroñon, ordea, ez zuten partidarik galdu. Lehenbizikoa Zarautzen kontra hogeina berdindu zuten. Yarbiss taldeari 33-32 irabazi zioten eta Maristas taldeari 35-15. Zarautzek ere bertze bi partidak irabazi zituen eta golen aldearengatik lehenbizikoak izan ziren gipuzkoarrak baztandarren aitzinetik. Baztango eskubaloi taldeak bertze sektorean bigarren izan zen Farho Gijon taldearen kontra jokatu zuen, hirugarren posturako lehian eta 21-19 galdu zuen. Zarautzek finala irabazi zion Lleidari. Baztango Kirol taldea laugarren izan zen eta berez, hiru lehendabizikoek dute mailaz igotzeko eskubidea. Baina horietako batek uko egin duenez, baztandarrek heldu den urtean Lehen Mailan aritzeko aukera dute. Horretarako, 42.000 euro inguruko aurrekontua estaltzen lagunduko duten babesleak behar ditu eta horien bila ari dira

Gaztetxoenak, eskubaloian trebatuz

Jubenil mailan, txapeldun izateko multzoan ez zuten sartzerik izan Baztango neskek, baina kontuan hartu behar da gehienak kadete mailatik pasatu berriak direla..

Ttikienak, infantil mailako Lekaroz taldeetan ari dira, eskubaloian trebatzen. Pittanaka maila hobetzen ari dira eta gero eta itxura hobea ematen dute.

BKT seniorrak: 2. maila nazionala

Izaskun ARREGI / ELIZONDO
Izaskun DANBORIENA / AZPILKUETA
Mª Jose SALABURU / IRURITA
Andrea RODRIGUEZ / ELIZONDO
Amaia IRIGOIEN / ELIZONDO
Itziar IRIGOIEN / ELIZONDO
Enea ARRETXEA / ELIZONDO
Itziar PLAZA / IRURITA
Josune ITURZAETA / ELIZONDO
Jaione LARRE / ELIZONDO
Mª Jose ALEMAN / IRURITA
Miren LATASA / ALKOTZ
Alaitz URRA / LIZARRA
Haizea ERKIZIA / DONEZTEBE
Irati BERRUEZO
ATARRABIA

Entrenatzaileak:

Joxe ITURZAETA
Enrique PETRIRENA


BKT JUBENILAK

Itziar JAEN MARITORENA / ELIZONDO
Loinaz AZURMENDI GAZTELUMENDI / ELIZONDO
Garazi ARRETXEA UNANUA / GARTZAIN
Elisa ARRETXEA URRUTIA / ELIZONDO
Maria GAZTELUPE GARAIKOETXEA / ELIZONDO
Garbiñe GOÑI ERROTABEREA / ELIZONDO
Ane ALBERRO TRANTXE / ELBETE
Ainara UNANUA ARIZMENDI / GARTZAIN
Saioa JAURENA ATXA / ELIZONDO
Iratxe ARREGI / ELIZONDO

Entrenatzailea:
Enrique PETRIRENA


Lekaroz infantilak A

Edurne SOBRINO LOPEZ / ELIZONDO
Idoia MAIA DAGERRE / ELIZONDO
Maite GOIKOETXEA APEZTEGIA / IRURITA
Oihane PRIM AGERREBERE / IRURITA
Garaxi URTASUN ERRO / IRURITA
Miren SOBRINO LOPEZ / ELIZONDO
Naiara OTEIZA RAZKIN / ORONOZ
Noelia QUINTANILLA IPARRAGIRRE / ELIZONDO
Ines LABORRA BARRAU / ELIZONDO
Maite LABORRA BARRAU / ELIZONDO
Itxaso ARIZMENDI APEZETXEA / ORONOZ
Nerea GIL ZIAURRIZ / ELIZONDO
Leticia REKARTE MENDIBURU / ELIZONDO
Maite RODRIGUEZ TELLETXEA / ELIZONDO

Entrenatzaileak:
Iñaki URIARTE
Maria GAZTELUPE
Elisa ARRETXEA


lekaroz infantilak B

Maialen ARREGI TORRES / ELIZONDO
Naiara LAZKANO BIKONDOA / ELIZONDO
Itziar ETXEBERRIA OSKARIZ / ELIZONDO
Itziar GOIENETXE AGIRRE / ELIZONDO
Izaskun AIZPURU ETXEBERRIA / ELIZONDO
Itziar SANTOS GARRIES / ELIZONDO
Angela NAGORE SANCHEZ / ELIZONDO
Sonia ITURBIDE BARASOAIN / ELIZONDO
Loinaz JAURENA ARRAZTOA / ARIZKUN
Nerea MORTALENA MASKOTENA / ARRAIOZ
Bidane APEZETXEA BERHO / ORONOZ-MUGAIRI
Josune BERRO / ORONOZ-MUGAIRI
Entrenatzaileak: Josune ITURZAETA
Ainara UNANUA
Itziar JAEN

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun