Baztango Udalak 130.000 euro gastatuko ditu Erratzu, Elizondo, Arraioz eta Zigan dauden 8 errepide edo orgabide moldatzeko edo asfaltatzeko. Bestalde, Arraioz, Lekaroz, Erratzu eta Iruritako baserri batzuetara ailegatzeko aurreikusi zituzten errepideen moldaketa lanak bukatu dituzte.
Aipatutako inbertsioan sartzen diren proiektuak hauexek dira: Arraiozen hilerriko, Indekobordako eta Dolareako bideak moldatuko dira. Zigan gauza bera eginen da Txisporro baserriko bidearekin. Erratzun Larretako pistak dira berrituko direnak, eta Elizondon lan bat baino gehiago eginen da. Manditurri karrika Bagordiko etxebizitzak arte luzatuko da, eta Poskonea eta oizalde arteko bidea moldatuko. Aurrekontu horrekin ere, Oronoz Mugairiko lehengo hiltegia berritu nahiko lukete herritarrentzako izanen den biltegi batez bihurtuz.
Bestalde herri lan saila laster hasiko da Azpilikuetako bidean egin beharreko obrekin, jakinarazi dutenez Orabidea aldetik. Etorkizunari begira berriz, Arizkun, Arraioz, Almandoz eta Oronozen egin beharreko gisa bereko lanen proiektua idazten ari da.