Larunbatean Irlintzi mendian egin beharreko zuhaitz landatzea prestatzen ari zirela, Elizondoko gazte batzuk mortero gisako lehergailua atzeman zuten erdi lurperatua. Zuhaitzak landatzeko ziloak egiterakoan aitzurrarekin jo zuen, baina zorionez ez zuen eztanda egin. Munizioa oso egoera txarrean omen zen, herdoildua eta zikin-zikin egina. Aurkikuntza egin bezain laster gazteek 112 larrialdietarako telefonora deitu zuten, Orduan Foru-zainek eta Guardia Zibilek lehergailua haien kargu hartu zuten artezilariak bertaratu arte.
Intzurikolepoa izeneko parajea aurkitu zuten jaurtigaia. Kilo pare bat pisatzen ditu, luzera 30cm ditu, eta zirkunferentzian 10cm. Elizondoko gazteak ez ziren berehala ohartu aurkikuntzak suposatzen zuen arriskuaz, eta lurretik atera ondotik bideraino eraman zuten. Hortik aitzinera artezilariek hartu zuten lekukoa, eta aurkikuntza Bardeetara eraman han leherrarazteko. Azken hauen arabera, Gerla Zibilekoa ez da geroztik egindakoa baita. Maniobra militarretan galdutakoa izan daiteke, baina leku horretan ez omen da inoiz horrelakorik erregistratu. Bestalde mugatik hurbil izanik ez dute bigarren munduko gerlako faxisten aurkako talde batek galdu izanaren hipotesia baztertzen.