600 kilo azpitiko Euskal Herriko goma gaineko 8X8 soka-tira txapelketako 3. jardunaldia larunbatean jokatuko da Elizondoko kiroldegian arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. Txapelketa huntan gure eskualdeko ordezkari bat baizik ez dugu, Amaiur hain zuzen ere. Kategoria huntan txapela janzteko lehiatzen diren bertze taldeak hauexek dira, Koartango, Abadiño A eta B, Auzolan, Berriozar, Napurrak eta Altamira. Azken urte hauetan bezala, Abadiñoko taldeak dira berriz ere jaun eta jabe. Joan den astean Adunan jokatutako jardunaldian, bi taldeek lehen bi postuak lortu zituzten. Gibelean gelditu baziren ere, amaiurtarrak ez dira gaizki ibiltzen denboraldi huntan, Adunan 3. postua lortu zuten Sokarrikoekin berdinduta. Zoritxarrez, larunbatean ez lirateke ezustekorik izan behar, eta Bizkaitarrak arazorik gabe irabazi beharko lukete ikusgarriaren kalterako.
Nafarroako Herri Kirol Jolasak
Bestalde, igande goizeko 11:00tan Nafarroako Herri Kirol Jolasen 2. jardunaldia jokatuko da Larraintzarko frontoian. Lehen jardunaldia Basaburuko eta Igantziko taldeak ongi hasi ziren, baina Aranztarrak ez hainbertze. Bigarren jardunaldi huntan lehen biek emaitza onak konfirmatzeko aukera izanen dute, eta bertzeek gora egiteko aukera.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!