Baztango Rugby Taldeak Ligako azken partida jokatuko du larunbat honetan arratsaldeko 16:00etan. Orain arte ederki ibili dira baztandarrak baina igoera fasea jokatu nahi badute azken partida nahitaez irabazi behar dute, eta Gaztedik berriz galdu edo berdindu behar du. Partida bat falta delarik hirugarren dira sailkapenean, bigarrena den, Gazteditik 3 puntura, baina lehen biek baizik ez dute igoera fasea jokatzen. 4. dena Fenix elGordo.com taldearen auka arituko dira beraz ez dute lan erraza izanen baina etxeko publikoarengan espero dute Lekarozko zelaia girotzeko eta haien mutikoek laguntzeko. Gaztedik norgehiagoka errazagoa izan beharko luke. Etxetik kanpo aritzen bada ere, 6. den Krafft Atletiko Donostiaren aurka arituko baita.