Magnak eta Baztango Futbol Klubak hitzarmena sinatu dute

Maite Oteiza 2007ko otsailaren 27a

Utzitako argazkiak

Otsailaren 13an hitzarmena sinatu zuten Magnesitas Navarras SA (Magna) enpresak eta Baztango Futbol Klubak. Hala, Magna izanen da klubaren babesle berria. Magnak diru-laguntza jarriko du eta klubak enpresaren izena eramanen du bere kirol-ekipamenduan. Gisa berean, Elizondoko Giltxaurdi futbol-zelaian enpresaren izena daramaten hiru publizitate panel ere paratuko dituzte. Hitzarmena urte baterako sinatu dute. Argazkian, bertzeak bertze, hitzarmena sinatu zuten Magnako ordezkari Nicolas Gangutia eta Kirol Klubaren izenean Lander Santameria ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun