Pello Obregozo Gamio iruritarra kanonigo izendatu dute, Orain arte Fernando Sebastian artzapezpikuaren idazkari lanetan ibili da, baina hemendik aitzinera Iruñeko Katedraleko kanonigoa izanen da.
1991ko apirilaren 7an izendatu zuten apaiz eta zortzi urtez Uharte-Arakilen egon zen apaiz. Berriki arte, berriz, Sebastianen idazkari lanetan ibili da. Orain etapa berri bati eman dio hasiera. Gisa berean, aipatu, apaiz sartu aitzinetik medikuntza ikasketak egin eta mediku lanetan ibili zela.