Elizondoko BHIko ikasleak Nafarroako Enpresa Simulatuen I.Ferian

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 27a

Joan den otsailaren 9an Tafallako feriekin batera egin zen Nafarroako Enpresa Simulatuen I. Topagunea. Bertan izan ziren Elizondoko BHIko Administrazio eta Finantzetako Goi Heziketako Zikloko ikasleak eta Baztan Likoreak SAS enpresa aurkeztu zuten. Proiektu honekin parte hartzen duten 5. merkataritza topagunea izan da. Aitzinetik, Molins del Rey, Reus, Lleida eta Bartzelonan egin direnetan parte hartu baitute. Topaketa hauetan Goi Zikloko sei ikaslek parte hartu dute, bi irakaslerekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun