Elbetek alkaterik gabe segitzen du joan den abenduaren 24az geroztik eta otsailaren 11n egindako hirugarren batzarrean hautagairik gabe gelditu ondotik. Honenbertzez, Baztango 15 herrietatik Irurita eta Elbete dira alkaterik gabe segitzen direnak.
Baztango Junta Generaleko presidentea den Baztango alkate Virginia Aleman eta Santi Aldako alkateordearekin batera dozena bat herritar bildu zen Posadan egindako batzarrean, hirugarren deialdia herria alkaterik gabe dagoenez geroztik.
Bai Iruritan eta bai Elbeten laugarren batzarre bat eginen dute hemendik hilabete batera, azken hori ere Baztango Udalak deitua. Hautagai bakarra aurkeztuz gero, zuzenean alkate izatera pasatuko litzateke, hautagai gehiagorik balitz, bozketa eginen da.
Ezker abertzaleak maiatzean aurkezteko asmoa du
Otsailaren 11n egindako agerraldian, Baztango ezker abertzaleak maiatzean eginen diren udal-hauteskundeetara aurkezteko asmoa duela jakinarazi zuen. Azken lau urteotan Baztango Udalean «ezkerraren ikuspuntua falta» izan dela iritzita, baztandar guztiek ordezkatuak izateko aukera izateko eskubidea zutela erran zuten. Baztan «hobe» baten alde lan egiteko konpromisoa hartuko zutela iragarri zuten, «herritarren parte-hartzea bermatuz». Gaineratu zuten, gure herriak gatazka amaitzeko konpromisoa duela, eta ezker abertzalearen kontrako «erasoen» gainetik, euren proiektu politikoaren alde lanean jarraituko zutela adierazi zuten, «gogoz eta formalki».
Baztango junta generala
Alkate-juradoak bi urtetik behin berritzen dira.
Junteroak eta bokalak lau urtetik behin.
Udal-korporazioa ere lau urtetik behin.
BAZTANGOIZA
Junteroa - Juan Luis karrikaburu
Bokalak - Fermin Barazabal, Martin Elizalde
Amaiur - Miguel Angel Ariztia
Azpilkueta - Jon Alkasena
Erratzu - Santiago Ibargarai
Arizkun - Patxi Larralde
ELIZONDO
Junteroa - Pello Oskariz
Bokalak - Fco. Burgete, Agustin Larratxea
Elbete
Elizondo - Rafael Olaizola
Lekaroz - Javier Elizalde
Gartzain - Jose Maria Alberro
ERBEREA
Junteroa - Pello Berro
Bokalak - Jesus Elizegi, Jose Mª Organbide
Irurita
Arraoiz - Pedro Agerrebere
Oronoz-Mugairi - Bittor Elizagoien
BASABURUA
Junteroa - Antonio Barrenetxe
Bokalak - Felix Etxeberria, Rafael Arratxea
Ziga - Pablo Zenoz
Aniz - Martin Gamio
Berroeta - Arantza Zelaia
Almandoz - Luis Roldan