Magnesita meategia egitasmoa

Utzitako argazkiak 2007ko ots. 23a, 10:07

Magna enpresak lur gaineko meategi bat irekitzeko asmoa agertu du Artesiagako inguruan, Kinto Real mendi mugan. Egitasmo honek eztabaida bizia piztu du Baztanen eta bertako Junta Nagusiak atzera bota zuen aitzineko bilkuran.

Magnaren egitasmo honen ikerketa eta ingurugiro ekarpena aztertu ondoren, nola INGEAN aholkulari den balorazioa aztertu ondoren:
Ekonomikoki ikusten diren abantaila garran-tzitsuenak Baztango bailarandako laburbilduz, hogeita hamar lanpostu berri hamabost urteko iraupenekin eta zenbait diru laguntze Baztango Udalari litzake.
Eragozpen larrienak, nabarmen ingurugiroaren hondatzeak dira, bereziki: Lur higiketa (24 milioi m3 tik goiti) LIC izenpetu lurraldean (premia handiko lurraldea, naturaren babes bereziakin) ondoriozko hondatze larriak ingurugiroan izango lizazke. Artesiaga eta Eugi tarteko bideak aparteko aldaketa izanen luke Kinto Real tartean dagola, aurreikuspen egunero 25 tonako 11 kamioi orduko ibiliko dira bide hunten.

Baztango Aralar taldeak aurkeztutako egitasmoak aztertu ondoren, epe laburreko eskaintzen diren lanpostu berrien zerrenda murritzak inolaz justifikatzen ez duela horrelako ingurugiroaren suntsiketa adierazten du.

Nolanahi, Aralar taldeak uste du hartzen den erabakiak beharrezkoa duela informazio zabal eta sakona eta bideratu izatea baztandar guzieri. Eztabaida zentzu eta zabal bat bultzatu baztandar guzien tartean bideratzeko eta baloratzeko aldezko onurak nola kalteak irizpen zabal bat lortzeko.

MartinGarde - Baztango Aralar

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun