Abenduaren 12an jokatu ziren Baztango XXIII. eskuz binakako pilota txapelketaren finalak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

TTIPI TTAPA

Ehun eta zortzi pilotarik parte hartu dute

Abenduaren 12an jokatu ziren Elizondoko pilotalekuan Baztango XXIII. pilota txapelketaren finalak. Txikietan, Espelosin eta Leitzak (Sunbilla-Doneztebe) 18-8 irabazi zieten Santxotena eta Irazokiri (Erratzu-Elizondo). Umeak B mailan, Azpiroz eta Almandozek (Irurita-Lekaroz) 18-11 irabazi zieten Zalba eta Jaunsarasi (Elizondo-Irurita). Umeak A mailan, Iturengo Elizalde eta Untxalok 18-11 irabazi zieten Mindegia eta Trantxeri (Oitz-Elizondo). Kimuak B mailan, Iruritako Prim eta Azpirozek 18-16 irabazi zieten Tellexea eta Mariezkurrenari (Donamaria-Urrotz). Kimuak A mailan, Oskoz eta Arizmendik (Almandoz-Oronoz) 18-5 irabazi zieten Agerre eta Arretxea narbartearrei. Haurrak B mailan, Elizondoko Irazoki eta Perurenak 18-16 irabazi zieten Apezetxea eta Apeztegiari (Oronoz-Irurita). Haurrak A mailan, Jauregi eta Bereauk (Amaiur-Ituren) 18-9 irabazi zieten Fagoaga eta Kanpo iturendarrei eta kadetetan, Arretxea eta Urrutiak (Gartzain-Saldias) 18-6 irabazi zieten Irigoien eta Gil-i (Erratzu-Ziga).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun