Nafarroako buruz buruzko txapeldun gazte mailan

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Mikel IRAOLA TTIPI TTAPA

17 urteko Mikel Iraola pilotari almandoztarrak urte akabaila bikaina izan zuen. Abenduaren 3an, lau terdiaren barrenean, Guillermo Mazo Memoriala irabazi zuen gazte mailan, Jon Apezetxea goizuetarrari 18-11 irabazita finalean. Abenduaren 29an, kantxa osoan, Nafarroako buruz buruko txapelketa irabazi zuen. Labriteko finalean jaun eta jabe izan zen eta 18-6 irabazi zion Irurtzungo Diez de Ultzurruneri. Sakez 7 tantu egin zituen eta pilota bat kasik errebotean sartu zuen. Doneztebeko Erreka elkartean ari den pilotariari etorkizun handia ikusten diote adituek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun