Xorroxin eta miradorearen seinalizazioa

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Baztango Udalak, herriko bi baliabide turistiko garratzitsuen seinalizazioa eskatu dio Nafarroako Gobernuko Herrilan Departamentuari. Honela, Erratzun, Gorostapolo auzora bideratzen duen seinalearen ondoan, Xorroxineko ur-jauzirakoa ere jartzea eskatu du. Bertze aldetik, Baztango Miradorearen berri ematea eskatu da, N-121-A errepidean Almandoz, Aniz eta Zigako irteeran eta N-121-B errepidean, Iruritako herrigunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun