Elizondoko Berro auzoko iñautea berreskuratu dute

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

TTIPI TTAPA

Elizondoko Berro auzoko iñauteak berreskuratu nahian, 15 urteren buruan, aurten bigarren urtez antolatu dute gazteek otsailaren 6an eta 7an. Xaltxan sartzeko, otsailaren 5ean, launbeta, Berroko Berroalde soziedadean bazkari bat eginen dute, bertara auzoko gazte eta helduak bilduko direlarik. Ondotik Zubietako akordiolari batek animaturik dantzaldia izanen dute. Igandean, otsailaren 6an, gazteak Berroalde soziedadean bilduko dira goizeko 9:00etan gosaltzeko. Ondotik, etxez etxe puskak biltzen ibiliko dira Berroko etxe eta baserrietan. Arratsean Berroaldera bilduko dira bildutako gauzekin afari ederra egiteko, apetituak laguntzen badu… Otsailaren 7an, astelehena, berriro auzoko soziedadean bilduko dira gosaltzeko eta ondotik, Etxaide, Akullegi eta Antzanbordan puskak biltzen ibiliko dira. Arratsean soziedadean afaria izanen dute eta ondotik dantzaldia izanen dute iñauteak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun