Amaiurko errota

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Balleko Udalak 135.065 euroko dirulaguntza jasoko du Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentutik Amaiurko errota moldatzeko eta eta turismo erabilerarako egokitzeko. Proiektua egiteko eta lanak gauzatzeko 191.376 euroko aurrekontua aurkeztu da eta horren arabera, errotan museoa eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun