Balleko Udala Lekarozko Kolegioa erostea eta bere garaiain Aita Kaputxinoek kudeatu zuten ikastetxeak izan dezakeen erabilera aztertzen ari da. Honela erantzun zion Virginia Aleman alkateak Begoña Sanzberrok egindako galderari. UPNko zinegotziak aipatu zuenez, «karrikan zurrumurruak aditu ditut, Udalak Kolegioa 300 milioi pezetan erosiko duela erranez». Alkateak ikastetxearen eta inguruko lurren erosketa aukerei buruz egiazko interesa badela eta aztertzen ari direla onartu zuen, «baina hainbertze milioiko erosketa ez da egun bateko kontua. Ondare historikoan ezin da espekulaziorik egin». Bi urte pasatu dira Lekaroztik azken aita kaputxinoak joan zirela eta oraindik saldu gabe segitzen du ikastetxeak.
Erosteko eskaintzak ba omen zituzten, baina ez dira deustan gauatu. Gaur egun, Lekarozko ikastetxea eta eliza hutsik daude. Eliza, egoera kaxkarrean dago, teilak erortzen ari dira eta leihoetako kristalak xehetuak ageri dira.