Tuku-keta mahai jokoa aurkeztu dute urtarrilaren 27an

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Fermin Gartxitorena eta Arantxa Zelaia berroetarrak dira egileak

Urtarrilaren 27an Tuku-keta mahai jokoa aurkeztu zuten Balleko etxean Virginia Aleman alkateak, Iñigo Iturralde euskara zinegotziak eta jokoaren egileek, Fermin Gartxitorenak eta Arantxa Zelaiak.

Tuku-keta Baztango geografia, historia, kultura eta kirolaren gaineko mahai-jokoa da. 500 galdera ditu eta guztiz aproposa gazte,heldu nola adineko jendearendako. Trivial jokuaren arauez zuzentzen den talde jokua da, egoki-egokia familian aritzeko. Fermin Gartxitorena eta Arantxa Zelaia berroetarrek prestatu dute Tuku-keta mahai jokoa, Baztango Udalak argitalpena diruz babestu du eta promoziorako Xorroxin Irratiaren laguntza izan du.

Tuku-keta jokoaren 550 ale argitaratu dira. Mahai joko ale bakoitzak honako hau du: tableroa, fitxak, dadoak eta peoiak; galderen 100 txartel, arauen liburuxka eta hori guztia sartzeko kutxa. Mahai jokoa 15 eurotan salduko da Baztango Udaleko Euskara Zerbitzuan, Elizondoko Fantxike, Nafarpres eta Elordi dendetan eta oronoz-Mugairiko Oskorri dendan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun