Elizondoko igerilekuetako sarbidea moldatuko da

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Sobamat Travaux Publics enpresak eginen ditu Elizondoko Giltxaurdi igerilekuetako sarbideko moldaketa lanak 15.512,50 euroren truke. Kirol konplexuaren erabiltzaileak kexu azaldu ziren, inguru horretan zulo aunitz zeudelako eta argirik ez zelako. Gobernu Batzordeak arestian aipatutako enpresaren aurrekontua onartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun