Elizondoko Urpe elkarteak bere sorreraren 25. urteurrena ospatu zuen otsailaren 5ean, San Blas bere zaindariaren hurbilen dagoen aste hondarrean. Urtero bezala ongi bazkaltzeaz gain, omenaldia eskaini zitzaien Joaquin Zubikoa, Javier Arrieta, Esteban Sanzberro eta Juan Ignacio Garmendia sukaldariei eta mende laurden honetan hildako bazkideak, Jesus Laborra eta Pedro Perotxena, gogoratu zituzten. Julio Friasek gidatzen duen zuzendaritza batzordeak zapia eta giltzaria eman zien bazkideei.