2005-2008 urtetako Toki Azpiegitura Planerako lanak proposatu ditu Udalak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Arizkungo zeharbidearen urbanizazio lana egin nahi du, milioi erdi euroko aurrekontuarekin

2005-2008 urtetarako Toki Azpiegitura Planera aurkeztu beharreko inbertsio proposamena egin du Baztango Udalak. Urtarrilaren 28an egindako ez ohiko batzarrean ahobatez lan hauek eskatu ziren. Plan zuzendariei dagokienez, Lekaroz, Arraioz eta Erratzuko ur-hornidura sareak eginen dira. Ur-banaketarako tokiko sareetan, Erratzuko moldatu nahi da, 123.962,07 euroko aurrekontuarekin. Ur-hornidura eta saneamendu sareetan Almandozkoa 201.270,57 eurotan; Anizkoa 64.408,96 eurotan; Arizkungoa 302.494,46 eurotan; Arraiozkoa 480.205,30 eurotan; Elbetekoa 68.288,27 eurotan; Elizondokoa 53.617,19 eurotan; Erratzukoa 197.683,90 eurotan eta Oronozkoa 402.088,82 eurotan konpondu gogo du Udalak. Elektrifikazioetan, Erratzukoari (174.365,79 euro); Lekarozkoari (125.304,58 euro) eta Oronozkoari (20.256,11 euro) ekin nahi zaio. Argiteri publikoko lanak Arizkunen (66.217,65 euro) eta Elizondon (86.065,29 euro) egin nahi dira. Zolaberritzeak Almandozen (104.094,26 euro), Arizkunen (372.034,39 euro) eta Arraiozen (171.087,36 euro) egin nahi dira. Udal eraikuntzen moldaketari dagokienez, Elizondoko Herriko Etxea konpondu nahi da, 110.277,42 eurotan. Herrietako bideak ere moldatu nahi dira Amaiurren (43.182,67 euro), Azpilkuetan (151.586,42 euro), Elizondon (47.591,33 euro), Gartzainen (181.393,02 euro), Iruritan (26.471,29 euro), Lekarozen (134.436,43 euro) eta Zigan (226.875,17 euro) egin nahi dira. Zeharbideen urbanizazio lanekin lotutako azpiegituretan, azkenik, Arizkungoa egin nahi da, Baztango Udalak aurkeztutakoen artetik aurrekontu handienarekin, 562.833,95 euro, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun