Santiago Biderako mugarri berriak egin dituzte

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Urdazubi eta Baztango Santiago Bideko Lagunek bortz mugarri edo zedarri berri paratu dituzte, bidearen seinalizazioa hobetu eta erromes eta erabiltzaileei laguntzeko. Urdazubiko Genaro Fagoaga eta Arizkungo Cesareo Soule eskulangileek landutako harriekin egin dira mugarri horiek. Urdazubiko monestegiko aterpean, Fraileen Iturrian, Otsondoko igoeraren hasieran, Gorramendirako bidegurutzean eta Arizkungo Aintzialde auzoko galtzadaren hasieran jarri dituzte mugarriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun