Arizkungo frontoiaren teilatua hegatu zuen haizeak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Utzitako argazkiak

Otsailaren 13ko arratsean izan ziren haize bolada gogorrek Arizkungo frontoiko teilatua hegatu zuten. Teilatuko xaflek Gontxea eta Etxeberria etxeak jo zituzten, baita eliza ere. Auto bat zanpatu zuten, baina zorionez ez zen zauriturik izan. Ikararik handiena frontoiaren barnean pasiatzen ari zen patxi Amorenak izan zuen. Arrats horretan, Gorramendin haizea orduko 183 kilometrora ibili zela jaso dute neurgailuek. Oronozko su-hiltzaileek biharamonean kendu zituzten xaflak eta bertze zakar guziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun