Alberto Catalan, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuko kontseilariak eta Virginia Aleman alkateak berriki moldatutako baserrietako bide eta pistak bisitatu zituzten otsailaren 15ean. Bederatzi kilometroko bideak moldatzeko lanen aurrekontua 750.000 eurokoa zen eta Nafarroako Gobernuak %80 ordaindu du. Oronozen Ezpondako Bordako bideko 800 metro moldatu dira, 70.101,64 euroko aurrekontuarekin; Gartzainen Etxezuriko Bordako bidean 870 metro moldatu dira, 76.235,53 eurotan; Iruritan Peruenea, Gernuxarrea, Legaleta eta Mariurdin baserrietako bideko 1.730 metro 161.594,79 eurotan; Orabidean Iruineko baserrietarako bidearen 130 metro 11.391,51 eurotan; Lekarozen Agerreberako bideko 89 metro 7.798,93 eurotan; Beartzunen Xondonea eta Gamioako bideko 345 metro 30.231,33 eurotan; Arizkunen Bordatxurirako bideko 1.150 metro 100.771,10 eurotan; Amaiurren Arluze eta Erdiko bideko 1.030 metro 90.256,37 eurotan eta Martineneko bideko 65 metro 5.695,26 eurotan eta Arizkunen Martintone eta Larraldeko bidearen 1.750 metro 152.383,42 eurotan.
Halere, Florentino Goñi zinegotziak gogorarazi zuenez, «oraindik 600 kilometro pista gelditzen dira moldatzeko» eta horietako aunitzek lehentasun handia daukate.