Emakumeen Sei Nazioen txapelketan jokatzen ari den baztandarra

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 20a

Agurtzane OBREGOZO TTIPI TTAPA

Emakumeen Espainiako errugbi selekzioa Sei Nazioen txapelketan parte hartzen ari da, Ingalaterra, Frantzia, Eskozia, Irlanda eta Galesekin batera. Agurtzane Obregozo 25 urteko lekaroztarra da Nafarroako jokalari bakarra selekzio horretan. Irlandari irabazi eta Galesekin berdindu egin zuten eta bi partidatan entsegu bana egin zuen baztandarrak. Otsailaren 26an Eskoziaren kontra jokatu zuen Edimburgon, martxoaren 12an Ingalaterraren eta 16an Frantziaren kontra aritzekoa da. 2004ko txapelketan hirugarren izan zen Espainia, Frantzia eta Ingalaterraren ondotik. Aurten, bortz lehendabizikoen artean sailkatuz gero, 2006an Kanadan jokatuko den Munduko txapelketan jokatzeko aukera izanen luke Agurtzanek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun