Baztandarren Biltzarrerako kartel lehiaketa

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 20a

Uztailaren 17an eginen den Baztandarren Biltzarra iragartzeko kartel lehiaketa deia egin du Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Lanak, gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz, martxoaren 23ko eguerdiko 12ak baino lehen egon beharko dute elkartearen esku, honako helbide honetan: Baztandarren Biltzarra Elkartea; 22 P.K.; 31700 Elizondo; Nafarroa.

Kartelek testu hau agertu beharko dute: Baztandarren Biltzarra 05. Elizondon Uztailaren 17an. Eskuarak batzen gaitu. Kartelaren neurria gehienez 50x70 cmkoa izanen da, edozein teknika erabiliz.

Bi diseinugile grafikok, Baztango bi artistak eta Baztandarren Biltzarra Elkarteko bi kidek osatutako epaimahaiak martxoaren 28tik aitzinet ezegutzera emanen du epaia. Irabazleak 500 euro jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun