Baztan Rugby Taldearen ametsa akitu da

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 15a

Aitzineko alean aipatu genuen bezala, Baztan Rugby Taldeak Lehen Maila Nazionalean liga bikaina egin du eta bigarren sailkatu ondotik, Ohorezko Mailara igotzeko promozio fasea jokatu du. Ez du suerte handirik izan Baztango taldeak eta lehendabiziko kanporaketan, Bartzelonako Sant Cugat taldeak kanporatu du. Lekarozen martxoaren 6an jokatutako joaneko partidan, ongi aritu zen BRT, baina 25-26 galdu zuen azkenean. Bartzelonan martxoaren 12an, 0-3 aitzindu ziren baztandarrak, baina kataluniarrek buelta eman eta 38-10 irabazi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun