Baztango Udalak uraren tarifa berriak jarri ditu. Etxerako erabiltzen den urarengatik, metro kubikoa 0,14 euro kobratuko da eta ureztapenerako edo industriarako erabiltzen denarengatik, 0,19 euro. Zerbitzuaren mantenimenduarengatik urteko 14,51 euro ordainduko dira eta hornidurarako ur-hartzea egiteagatik 72,52 euro. Tarifak berritzen ez diren bitartean, urtero KPI edo IPC delakoa gehituko zaie prezio hauei.