Javier Etxarte, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abelzaintza eta Elikadura kontseilariak 67.120 euroko txekea eman zien martxoaren 14an Baztan eta Erroko alkateei. Kopuru hori, 2004an Kintoako mugalarreak aprobetxatzeagatik Baigorrik ordaindu duena da. 1856an Espainiak eta Frantziak sinatutako tratatuaren arabera, Baigorriko abeltzainek Kintoako larreak aprobetxatzeko eskubidea dute, urteko kuota baten ordainez. Etxarte kontseilariaren bulegoan, Virginia Aleman Baztango alkate eta Kintoako mankomunitateko lehendakaria eta Enrique Garralda Erroko alkatea izan ziren.